EZKUTUKO HISTORIA BAT (PNVk nola "terroristak" bihurtu gintuen)


      Nire hastapenak politikan EGI-n (Eusko Gaztedin) hasi ziren , PNV-ko gazte mugimenduan, ezkutuan eta exilioan. Diktadura Frankistaren aurkako ekintza ugari egin genituen talde sendo bat eratu genuen, erabat dinamikoa izanda. Geure lana barnealdean kokatzen zen, Hego Euskal Herrian, zeina espainiar zentralismoaren aurkako ekintzak egiten zituen lehendabiziko taldea izanda nahiko arriskutsua zen.

      Handik gutxira militantzia bai ekintza mailan sendotu ginen.

      Zenbait zaldun-guda nahiz atxiloketa gertatu ondoren, batzu ezkutura jo genuen orduan, helburutzat bilera berezi bat zuela, gure iparraldeko arduradunak, Mikel Isasi-k deitu gintuen  Ajuriagerra eta Joseba Rezola-ren aginduz "ekintza zuzeneko talde"-en eratzeko.

      Azpimarratzekoa da, gure borrokarako grina ikaragarria zela baita gure gaztetasuna ere,beraz, muga ezkutuan igaro ondoren Arabar errefuxiatu baten etxera iritsi giñen, bertan maixu militar batekin nahiz Joseba Rezola, exilioan zegoen Eusko Jaurlaritzako lehendakari ordearen proposamen baita presentziarekin topo eginez.

      Lau pertsonek osaturiko taldeak eratu behar ziren borroka armatua garatzeko, "frankismoaren porrotaren egunerako prest egon behar ginenez, Partiduak egun berezi horretarako jende prestatua behar zuen". Talde bakoitzak beste bat sortu behar zuen, kate baten modura bai herritan, baita hirietan ere, ordezkaritza maila galanta lortu behar zuen, nolabait hedapena sendotuz.

      Ikastaroen hasiera izan zen hura, era guztitako sabotaien prestakuntza, lehergailuen gertuera nahiz erabilera, arma zurien erabilera, gorputz-gorputzeko borrokarako zenbait kontzeptuen ezagupena, e.a.

      Nafarroako taldearen eskutik lehendabiziko ondorioak agertu ziren, hala nola : Txirrindulazko Espainiako Itzulia-n jarritako lehergailua emaitza onekin, baita Jokin Artajo eta Alberto Asurmendi-ren heriotzak beste lehergailu baten erabileraren ondorioz ere.

      Guztiontzat gogorra izan bazen PNV-rentzako ez zen gutxiago izan, lehendabiziko unean militantzia ukatu bait zuen, ondoren PNV-k berak maila gorenetatik sorturiko talde guztiekiko babesa erabat erretiratuz.

      Egi-ren baitan alderdi gehiengoaren barruestutasunak EGI-BATASUNA deituriko talde politiko berri baten eraketa bultzatu zuen, ondoren partiduarekin hautsi zuena, gizaki nahiz osotasun material guztiarekin ETA-ra igaroz.

      Hau, PNV-k ixiltzen duen ezkutuko historioa da , hainbeste maite dugun herri honetako hainbat hiritarroi "terrorista" bihurtu gintuena. Kondaira era ezberdinez idatzi daitekeen arren, egia azaleratzen den unean bihurtzen da benetan sinesgarri.

      Elías Anton Murgiondo

      Iruñean, 1997-ko abuztuak 31an.

      IRAULTZA PRESTATZEN ARI OTE EUSKAL HERRIAN? Hasierako orrira